inprimatu
Vishuddha
Izenburua:
Vishuddha
Sinadura:
Itxaso, Miren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Itxaso, Miren

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
869.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Vishuddha

 

Itxaso, Miren

 

 Saturnoko genio maltzurrek eraginik

 azala kizkurtu zeidan

 bihotzaren ejeak aldrebes ezarri

 ezarritako amodioz aldatuz

 tantan sideralek abisatu zidatenan

 baina ezin kasorik egin eta

 gertatu beharrekoak gertatu

 ezin agoantatu sniff labur hori

 tropikoetan hotzez hiltzen baihaurriak

 ez bait naun udaberrian maitemintzen

 jadanik

 ortzadarrari grano ttipi bat atera zeion

 zeruko hostoak erortzen ari ditun

 tamalez ez dinagu orrazirik paltrikan

 horma erortzen direnean eta

 xoriek mokoen artean admila

 daramatenean erruari arin arin

 bokalek ihes egiten zioten

 eta lumadietatik malko bat isurtzen dun

 ez bait naun udaberrian maitemintzen

 ideiarik ez baina ez pentsa

 besteak ugari ukango niken

 ez bait zegon eskubiderik

 ez hortarako ez ez begiak ixteko

 ohe plegakorrek maindireak erretzen dituztenean

 zorriek ez zekiten non aukeratu

 ez bait zegon kobazulorik

 eta gurutze erdian bazegon garbi

 azken juizioaren seinale amoros bat

 ez bait naun udaberrian maitemintzen

 behatzaren puntu beltzak

 trenez eskapo egiteko prest

 baina trenbideak desbijindu dizkiten

 mintz mehe batez estali

 eta trenak ezin

 ezin zuhaitzetan zehar abiatu

 Einsteinek jakin erazi zigunan

 jadanik baina ez zaizkidan

 liburu more hoiek atsegin

 ez bain naun udaberrian maitemintzen

 eta gurutzea eskuinean

 ukabila larrosatua  ezkerrean

 txinaurri sufritu honek

 puztu egingo zigun sudurrean

 ez dezagun entzun

 ez diezaiogun bere bular gorri

 moztu baina

 nik pasatzen dut  eta hordago

 enbido eta paso

 ez bain naun udaberrrian maitemintzen.

 


inprimatu