inprimatu
Aupa Zumaia
Izenburua:
Aupa Zumaia
Sinadura:
Iturtxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturtxo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
991.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Aupa Zumaia

 

Iturtxo

 

 «Aupa Zumaia» oihukatuaz

 hastera noa kantuan,

 gure mutillek egin dutenak

 merezi duelakuan;

 zumaiar denok amets haundiak

 aurretik bagenituan,

 tenporada hau bukatu dugu

 pozak ezin kabituan.

 

 Zumaiak aurten egin duena

 goaz zerbait aipatzera,

 Euskal Herriko gaina harturik

 jo du España aldera;

 hiru mailatan irabaziaz,

 hori duk hori aukera!

 trinaua, batel, trainerilletan,

 hiru banderak etxera.

 

 Bitarte anaiak, Agerre, Argoin,

 Ardantza ta zestoarra

 Etxeberri ta Uzkudun, Perez,

 Patxi ta Martin azkarra;

 Lokatza, Aizpurua, Gorria, Aristi,

 gure patroi zumaiarra,

 Kantauri zarrak ezagutu du

 koadrila honen indarra

 

 Arraunlaritza euskaldunari

 antzinatik datorkio,

 gizonak hortxe agertu ohi du

 noraino duen balio;

 trinau bizkorrak azaldu dira

 Kaiku, Santurtzi, Orio,

 baina zenbaiti Telmo Deunek

 popa erakutsi dio.

 

 Beste batzuei egunkaritan

 egin zaie propaganda,

 azkenerako, noizbait behar ta,

 etorri da zuen txanda;

 herri osoa, zar eta gazte,

 musika eta txaranga,

 kantu ta dantza, zelebratzera

 kaleak bete joan da.

 

 Donostiarrek estropadetan

 dute fama merezia,

 «Concha» aldeak beregan baitu

 paregabeko grazia;

 baina aurtengoz galdu digute

 lege ta kontzientzia,

 beti bezala, errujabeak

 pagatu du justizia.

 

 Matximentatik Zumaiaraino

 bazegok indarra franko,

 euskaldun gazte trinko lerdenak,

 buru, gerri eta zango;

 aurrera ere, bazekiagu,

 ez dezute egingo planto,

 zuen azainak hego-haizeak

 ez zizkiguk eramango.

 


inprimatu