inprimatu
Nere asto biurria
Izenburua:
Nere asto biurria
Sinadura:
Iturritxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturritxo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1966
Argitalpenaren urtea:
Alea:
177.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere asto biurria

 

Iturritxo

 

 I

 

 Gertaera bat nai det

 bertsoetan jarri,

 bertsoetan jarri,

 alaitasuna emanaz

 triste daudenari:

 lengoan ibilli naiz

 estu eta larri,

 errua eman diot

 esango det garbi,

 nik periyan erosi

 nuan astoari.

 

 II

 

 Astelena zan eta

 Tolosa'n periya,

 Tolosan periya,

 ori da erri asko

 biltzen dan tokiya;

 bertan egiten dute

 saldu-erosiya;

 ni ortara joana,

 ori da guziya,

 nekea bakarrik det

 or irabaziya.

 

 III

 

 Astoa bear eta

 nuan erosiya,

 nuan erosiya,

 itxura onekoa

 oso egokiya,

 oraindikan gaztea

 gaņera biziya,

 baņan deabrua da

 ostikalariya...

 obegorik ez dago

 jartzeko periya.

 

 IV

 

 Bertan ordaindua det

 egiņik tratua,

 egiņik tratua,

 orain alper-alperrik

 da nere damua,

 gertatu zaidalako

 ezi gabekua,

 lanerako asmoan

 erositakua,

 baņan du gauza ona

 dala sasoikua.

 

 V

 

 Garai dala, ez diot

 ikusi aketsik,

 ikusi aketsik,

 gero eraman ezin

 artuta katetik;

 jakiņa laister zuan

 makilla atzetik,

 onean artu eta

 zalako alperrik;

 beiņere ez det ikusi

 olako traketsik.

 

 VI

 

 Atzaraka astean

 nork ori gelditu?

 nork ori gelditu?

 bildurrez dabill, gaizki

 dutelako oitu;

 agoazillak esan dit:

 Etzaitez arritu;

 orrek muturrekoak

 nunbait artu ditu,

 argatikan aurrera

 ez du nai jarraitu.

 

 VII

 

 Eta gero laguntza

 bear du atzetik,

 bear du atzetik,

 alperrik jardun gabe

 tiraka aurretik;

 ezin bakarrik egin

 nik gauza zuzenik

 jarrita ere laister

 bota nau gaņetik;

 agozilla jarri da

 laguntzen azkenik.

 

 VIII

 

 Laguna jarri arren,

 lengo jokaera,

 lengo jokaera,

 jolastu bear eta

 ori da tankeral

 ipur-saltoka dabill,

 ozkaka gaņera;

 agoazilla ostikoz

 bota du lurrera...

 ezin leike iņolaz

 eraman kalera.

 

 IX

 

 Gero pasatu bear

 arrasto oriyak,

 arrasto oriyak,

 laister kargu artu dit

 an dagon goardiyak;

 errespetatzen ezta

 bideko neurriyak,

 erenkan geldituta

 zai daude gurdiyak

 or bukatu artean

 oren komeriyak!

 

 X

 

 Etzanda, belarriak

 dabill arroturik,

 dabill arroturik,

 burua makurtuta

 besoetan sarturik;

 atzeko anka biak

 gora altxaturik,

 geldirik jartzen dira

 danak arriturik,

 bildurrez pasatzeko

 bere ingurutik.

 

 XI

 

 Erosi badet ere,

 ai, zenbat naigabe!

 ai, zenbat naigabe!

 gero jana naiko du

 lanik egin gabe;

 lenbailen jartzen bada,

 beretzat du obe;

 ezi-bearra dauka

 udara bitarte,

 bestela egurtuko det

 akabatu arte

 

 XII

 

 Berezita jarri det

 ori ukulluan,

 ori ukulluan,

 jarri bearra zegon

 leku seguruan;

 bere katearekin

 ganbela-zuluan,

 bizkarka egingo du

 bear dan orduan

 orrela eziko da

 aurtengo neguan.

 


inprimatu