inprimatu
D.Manuel Lekuona, Euskaltzaindi'ko buruari
Izenburua:
D.Manuel Lekuona, Euskaltzaindi'ko buruari
Sinadura:
Iturritxo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturritxo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
242.zk.
Orrialdea:
6

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


D.Manuel Lekuona, Euskaltzaindi'ko buruari

 

Iturritxo

 

 -1-

 

 Erregutxo bat eskatu eta

 Jaunari asterakuan,

 argitaratu nai nuke zerbait

 gure izkuntza goxuan;

 euskera jaso duan lagun bat

 izan dezagun goguan,

 Lekuona'tar Aita Manuel

 jardun da gure onduan,

 aurrera ere gorde zaiguzu

 orrela urte azkuan.

 

 -2-

 

 Txikitandikan gu bezelaxe

 ibilli oi zan jolasten,

 Balearrain'go apaiz gaietan

 asi zan gero ikasten.

 Iru urte or bertan egiņik

 Gazteiz'en gendun ondoren,

 ogei eta bi urterekin zan

 asia meza ematen,

 egun orretan, ai, gurasoak

 zer poza izango zuten!

 

 -3-

 

 Gero Gazteiz'ko apaiz gaietan

 irakasle zan ondoren,

 jakinduritan jantzi zalarik

 orra nola artu zuten.

 Ogei urtean bertan jardun zan

 an euskera erakusten,

 gaztea pranko ibili zuan

 gure izkuntza ikasten,

 goxoki artzen zituan eta

 etzitun nolanai uzten.

 

 -4-

 

 Zerbaitegatik jarri digute

 Euskaltzaindiaren buru,

 lenago ere gure baratzan

 lan eder pranko egin du.

 Sasi artean zegon lorea

 garbitu eta jarri du;

 len illunpean bazegon ere

 gaur argitasuna ba-du,

 Eskerrak zuri. Gure izkuntzak

 zure bearra izan du!

 

 -5-

 

 Oinbeste urte egiņagatik

 saiaturikan lanian,

 zer egiņa gaur ere ba-dauka,

 eztago alperkerian.

 Obra ederrik jarria ba-du

 bere liburutegian,

 maitetasunez gero jardun da

 Jaungoikoaren etxian,

 len okerretik zijoan pranko

 jarri du bide onian.

 

 -6-

 

 Arte zarretan ere zalea,

 orra bere alderdiak,

 asko aztertu du gai onetan

 egiņaz lan egokiak.

 Len ezkutuan zeudenak ere

 agirin ditu jarriak,

 gero askori erakutsia

 zan gauza arrigarriak,

 orrelakoak bear lituzke

 ugari Euskalerriak.

 

 -7-

 

 Gaur Andoain'en bizi da ori,

 jaioa da Oiartzun'en,

 bere denboran pozik jardun da

 lorategia txukuntzen.

 Lur mardulean erein zuana

 gogoz ari da indartzen,

 abesti eder, politak ere

 ba-daki berak moldatzen,

 anai maiteok, lan oiek orain

 jakin dezagun eskertzen.

 

 -8-

 

 Oiartzun bere erri maiteak

 egiņa dio omena,

 maitetasuna agertutzeko

 ori da bide onena.

 Senide pranko juan zitzaion

 agertzera esker ona;

 bertsolariak ere an ziran,

 beretzat zer zoriona,

 oiek etzuten gutxi poztuko

 gure Aita Lekuona.

 

 -9-

 

 Bertsolariak maiteak ditu,

 oien maixua da bera,

 idazten ere ona dalarik,

 epaitzen daki gaņera.

 Amaika bider eraman dute

 bera epaille maiera,

 gero nai luke maitetasunez

 artzea danok euskera,

 ain aberatsa degun izkuntza

 erori gabe lurrera.

 


inprimatu