Oihu egin dut ta nehork ez daut nehondik erantzun
Aire, Mixel (Xalbador [II])
1
Oihu egin dut ta nehork ez daut nehork nehondik erantzun
Ene oihuak ez zatzan alta hainbertze solas hain lizun
Ez dakit, Jauna, zuk zerutikan enetako zer daukazun
Zure hitzaren esperantza dut bakarrik orai oihartzun
2
Norentzat oz da gogor izaiten mundu huntako gudua
Ni beharretan aurkitzen naiz ta hemen dut etsimendua
Ez dut halare nik esperantza oso osoa galdua
Zeruko Jauna, noizbait entzunen duzu zuk ene oihua.
3
Nere oihuaren itotzeko bazen aunitz arramantza
Laguntza behar nuke ta ezin izan nik aunitz laguntza
Bainan badakit norbait jinen da nunbaitik ore honuntza
Bizi naizeno ez dut galduko sekulan nik esperantza.