inprimatu
Leoia eta astoa
Izenburua:
Leoia eta astoa
Sinadura:
Iturriaga, Agustin Paskual
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturriaga, Agustin Paskual

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
Orrialdea:
48

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Leoia eta astoa

 

Iturriaga, Agustin

 

 Leoi andi bat zan bein

 Goizetik atera,

 Asto bat here lagun

 Arturik eizera.

 Artzai-chaol batean

 Uzten du astoa,

 Bide chidor batera

 Bera badijoa.

 Astoak bear zuen

 Andik arranz egin,

 Leoia-ganontz eiza

 Guztia joan zedin;

 Ain gogoz egitendu

 Astoak arrantza,

 Non zuen leioaren

 Orruaren antza.

 Abereak dabiltza

 Batetik bestera,

 Eta gero dijoaz

 Bide chigorrera.

 Astoak sartu zien

 Alako beldurra,

 Non ez zuten ikusten

 Begiakin lurra.

 Jaten ditu leoiak,

 Utzirik ezurrak,

 Usaiez ase ditzan

 Astoak sudurrak.

 Ezurrak ikustean,

 Esan emen zuen:

 Pista batlencheago

 Egon banitz emen,

 Ez nuen ez utziko

 Bakar bat bizirik,

 Ez zezen, ez katamotz,

 Ez otso, ez artzik.

 Aditu zuenean

 Fanfarroikeria,

 Leoiak egin zuen

 Algara andia.

 Onen tripa betea

 Gelditu zan eizez,

 Astoarena berriz

 Len bezela aizez.

 "Farra eragitendu

 Gizon beldurtiak,

 Esaten asten bada

 Bere balentiak."

 


inprimatu