Done Iņigo Loiolakoaren ibilneurria
Iturriaga, Agustin
1
Iņacio, gure Patroi aundia
Jesusen Kompaņia
Fundatu
Eta dezu armatu
Ezta ez etsairik
Jarriko zatzunik
Iņolaz aurrean
Gaurko egunean;
Naiz betor Luzifer deabrua,
Utzirik ifernua.
Zure soldaduak
Dirade aingeruak,
Zure gidaria
Da Jesus aundia,
Garaitu dituzte zure anaiak
Etsaiak.
Eztauka fedeak
Ez kristau nereak,
Eztauka bildurrik
Iņongo aldetik
Iņazio or dago,
Beti ernai dago,
Or dauka jendea
Tsit garaitzailea
Bandera altsaturik
Gerran azaldu nairik
Gau eta egun
Guztiok pakea dezagun
Beti gau eta egun.
2
Iņazio, bildu dezu munduan
Arritzeko moduan
Jendea
Fede biziz betea,
Jende jakintsua
Eta indartsua,
Beti dabilena
Gerretan aurrena
Elizaren etsaiak bilatzen
Topatu ta garaitzen
Dituzu anaiak
Gerra egin-naiak
Da oien legea
Etsai garraitzea
Oiek ditu bere gordetzaileak
Fedeak.
Dirade ezagun
Dabiltza gau eta egun
Europan, Asian,
Africa, American:
Legorrez ta itsasoz
Dijoaz ta datoz
Dabiltza nekean,
Indio-tartean,
Edo Errege-etsean
Jesus-en izenean
Beti pelean
Bizitzak dirauen artean
Beti beti pelean.
3
Iņazio, dira zure anaiak
Itsas-gizon argiak
Arraunak,
Botatzen dautenak.
Pedro-ren ontzia
Badago ertzia
Arroka-tartean
Egunen batean,
Bertatik botean dira sartzen
Eta argana joaten.
Sokakin loturik
Arroken artetik
Baldin bada etsairik
Oiek garaiturik,
An daramate ontzia kaiera
Leorrera.
Naiz izan ekaitza
Bogatzeko gaitza
Eta bagen goiak
Naiz busti odeiak,
Arraunak arturik
Alkar alaiturik
Botean sarturik
Bizitzaz arturik
Boa boa deirik
An dijoaz kaietik
Bultzeaz kila
Pedro-ren ontziaren bila
Bethi bultzeaz kila.
|