inprimatu
Asto leoi larruz jantzia
Izenburua:
Asto leoi larruz jantzia
Sinadura:
Iturriaga, Agustin Paskual
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturriaga, Agustin Paskual

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
120.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Asto leoi larruz jantzia

 

Iturriaga, Agustin

 

 Astoak leoiari

 enbidia zion,

 eta pentsamentu bat

 burura zitzaion;

 leoi larruz jantzirik,

 mendira irten zan,

 ¡au sortu zuben festa

 ikustekoa zan!

 Otsoak, basurdeak,

 artzak, azeria,

 astoaren igesi

 zebiltzan guztiak;

 orra non artzai batek

 bere echolatik,

 zein dan ezagutzen du

 belarri ertzetik.

 Artzen du makilla bat,

 badijoakio,

 kolpeka bereala

 erasotzen dio,

 asitzen da astoa

 miñez arrantzaka,

 abereak dijoaz

 argana presaka.

 ¿zergatik egin zuen

 gaisoak arrantza,

 baldin bazuen ere

 leoiaren antza?

 Ykusi zutenean

 arraz elbarriturik

 leoi larru zar batez

 erdi eztalia,

 eta ortzen artean

 eukal bizia,

 eztanda egin nairik

 omen ziran asi,

 ikusirikan noren.

 zebiltzan igesi.

 

 Zenbat asto ez dira

 munduan ikusten,

 dutenak egiten,

 eta kentzen bazaie

 larrua gañetik

 gelditzen diradenak

 arraz lotzaturik.

 


inprimatu