inprimatu
Artzanora eta otsoa
Izenburua:
Artzanora eta otsoa
Sinadura:
Iturriaga, Agustin Paskual
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturriaga, Agustin Paskual

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
1-4.zk.
Orrialdea:
306-307

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Artzanora eta otsoa

 

Iturriaga, Agustin

 

 Otsoak zijoala bein mendia gora'

 Topoz topo arkitu zuen artzanora.

 Gelditzen dira biak alkarri begira,

 Ez batak, ez besteak, ez nairika(n) jira.

 Egoteaz bakoitza nekatu zanean'

 Beldurra zeukatela lotsaren ordean'

 Asi ziran egiten elkarri agurra,

 Lenbizia otsoa, azkena zakurra

 «Goiz abil mutill, (dio otsoak esaten)

 Ez aut nik maiz onela bakarrik topatzen

 Artaldea utsirik mendi oi(e)k gora,

 Zer pen(t)samentu mot gaur zaik iri gogora?

 «Pozik esango diat (artzanorak dio)

 nere pen(t)samentuak deus badu balio,

 Etorri nauk ni mutill, gaur ire bidera (?)

 Erokeri andia dala esatera,(?)

 beti gu ibiltzea elkar persegitzen, (?)

 eta lepo ondotik letagiñak sartzen, (?)

 I aizen bezin mutill gogorra izanik'

 Ez ioke ardiai egin bear gaitzik:

 Aitor zak dala gauza txit lotsagarria

 otsoak izatea etsaitzat ardia. (?)

 Iretzat dituk askoz kontresta obeak (?)

 Artz eta katamotzak eta basurdeak.

 Au egiten bauke, etsairikan gabe

 izan gindezke biok egun onen jabe.

 «Arrazoi andia dek (dio erantzuten)

 Eta bertatik diat nik itza ematen,

 Ez dituztela ardi eta arkumeak

 beteko berriz nere tripako esteak.»

 Onela itz egiñik bi adizkideak'

 joan ziran segituaz atzerontz bideak.

 Baña utzirik artzak eta katamotzak

 Otsoak sartzen zizten ardiai ortzak.

 Maiz badirade ere sermoiak aditzen'

 Jatorrizko griñi ez oi zaie uzten.

 


inprimatu