Artzanora eta otsoa
Iturriaga, Agustin
Otsoak zijoala
Bein mendian gora,
Topos topo arkitu
Zuen artzanora.
Gelditzen dira biak
Elkarri begira,
Ez batak, ez besteak
Ez nairika jira.
Egoteaz bakoitza
Nekatu zanean,
Beldurra zeukatela
Lotzaren ordean,
Asi ziran egiten
Elkarri agurra,
Lenbizia otsoa
Azkena zakurra.
"Goiz abill, mutill, dio
Otsoak esaten,
Ez aut nik maiz onela
Bakarrik topatzen
Artaldea utzirik
Mendi oik gora;
ŋZer pensamentu mot gaur
Zaik iri gogora?
-Pozik esango diat,
Artzanorak dio,
Nere pensamentuak
Deus badu balio.
Etorri nauk ni mutill,
Gaur ire bidera,
Erakeri andia
Dala esatera,
Beti gu ibiltzea
Elkar persegitzen,
Eta lepo ondotik
Letagiņak sartzen.
I aizen beziņ mutill
Gogorra izanik
Ez ioke ardiai
Egin bear gaitzik;
Aitor zak dala gauza
Chit lotzagarria
Otsoak izatea
Etsaitzat ardia.
Iretzat dituk askoz
Kontresta obeak
Artz eta katamotzak,
Eta basurdeak.
Au egiten bauke,
Etsairika gabe
Izan gindezke biok
Egun onen jabe.
-Arrazoi andia dek,
Dio erantzuten,
Eta bertatik diat
Nik itza ematen,
Ez dituztela ardi
Eta arkumeak
Beteko berriz nere
Tripako esteak.
Onela itz egiņik
Bi adiskideak
Joan ziran segituaz
Atzerontz bideak,
Baņa utzirik artzak
Eta katamotzak,
Otsoak sartzen zizten
Ardiai ortzak.
Maiz badirade ere
Sermoiak aditzen,
Jatorrizko griņai
Ez oi zuie uzten.
|