inprimatu
Eusebio Guruzeaga
Izenburua:
Eusebio Guruzeaga
Sinadura:
Iturria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturria

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1924
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
148.zk.
Orrialdea:
1

Eusebio Guruzeaga

 

Iturria

 

 Pillotari ta dantzari maisu

 Onetako bat zu zera,

 Zure ekintzak arriturikan

 Askotan egonak gera;

 Errebote ta bleka jokuan

 Zintzoa izan bazera,

 Euskal-jaietan gaiak goitzeko

 Neurriz txikiya etzera.

 Argatik dago zuk apainduta

 Pitxedun Ama Euskera.

 Beso biurrak laguntzen zizun,

 Besa-gain onak ere bai;

 ¿Zure euskal-gai eder oiekin

 Nork ez du pozik bizi nai?

 Oso pozikan egon izan naiz

 Aspertu gabe zure zai,

 Sinistu zazu Guruzeaga

 Arki naizela jolas gai

 Zu ikusteak eragin oi dit

 Lan egunean ere jai.

 


inprimatu