Pakea ta askatasuna
Iturralde, Segundo
I
Pakea ta askatasuna dira
gauzik onenak neretzat,
ta argaitik maite ditugu
bakoitzak nor beretzat ,
baiņa guretzat ona dana
ez degu, opa besterentzat,
ta lagun urkoan iritzia
ez badegu artzen ontzat,
indarkeria ta ikusi eziņa
ez da paltako iņontzat.
II
Aspaldi ontan naiko naigabe
badegu Euskal Errian,
lagunak alkar ikustekore
gabiltz erdi bildurrian,
arantza zorrotzak sartuak dira
gure biotz xamurrian,
gezurra dirudi orrela ibiltzia
gure bizitza laburrian,
amaiera gabeko negu beltza
daukagu jaio giņan lurrian.
III
Beņere baņa batzar geiago
arturik ainbat akordu,
urtiak eta illak orla dijuaz
galdurik millaka ordu,
gero esanaz alako lantegik
orrenbeste milloi zordu,
mingaiņez errez esaten da
Euzkadi'k burua jasoko du,
baiņo ortarako baste bide bat
obea artu bearko du.
IV
Beti negarrez ibili gabe
guazen pixka bat piztuaz,
negu beltzan ondoren gero
udaberria dala sinistuaz,
naizta aspaldiko urte auetan
tristuran juan gera oituaz,
udaberriak mendiak bezela,
guazen gu era alaituaz,
gure Sabino Aranan bideari
garbi eta zintzo jarraituaz.