Ongi etorria
Iturralde, S.
Lagun batzuek jun da etorri
dirade Ameriketatik,
amabost egun igaro ondoren
itxasoaz beste aldetik,
aidez juan ziran eta
etorri ere aidetik,
Euskal erriari agur egiņaz
goiko laiņo artetik,
agur senide, ta, agur lagunak
zijoazten egazkiņetik,
ta ondo joan zitezen, gu
erregutzen emen betik,
biaje on eta alaia
opatuaz biotzetik,
nola lagun maitiak geran
gu danok antxiņetik,
ez ginduzula aztuko
aurrez geunden jakiņetik,
ongi etorri maitekorrena
lagun guzion partetik.
|