Ogei ta bat egun zituan
Iturralde, Segundo
Ogeita bat egun zituan
urte ontako uztaillak,
biotz barruan gordetzeko
ez diran egun zaillak,
Euzkadi lurperatu nai ta
artu ditu goi maillak,
anai maiteak pentsa dezagun
oraindik ez gaudela illak.
Eun urte betetze au
benetan degu tristia,
besarkada paltso batekin
gure erriari ateak iztia,
ez da naikua orain zatika
guri eskeintzia anistia,
Euskal erriak nai duana da
askatasun osoa iristia.
Amaiketan biar zan mesa
eman zan amabitan,
atzerapen luzia egon zan
kontrolaren aitzakitan,
baño jende asko sartuzan,
alderdi guzietatikan,
ostu zizkiguten lege
zarrak eskatzeagatikan.
Beste milla asko bezela
gure an izan giñanda,
ta egin ederra pasature
guk Bergarara joanda,
edertasun au ikusi ezik
sinistutzia oso lan da,
lengo fueruak eskatzen
lenegeuriak ziranda.
Irurogeita zortzi erriko
jaunak ziran agertuak,
euren jaskera apaiñ
ta ikurriñakin edertuak,
alare gure anaiak ez dira
Madrid orretan ulertuak,
bizi guztian zigorka baiña
oraindik ez dira aspertuak.
Erriaren naia agertu zuan
alkatiak bere itzetan,
ta gu berari entzutean
pozez ezti bitzetan,
Aspillaga're beti bezela
jator porta zan mesetan,
pozaren pozez ez dakit esna
edo ari nintzan emesetan.
Erri batzuk palta ziranda
penagarrizko utz une,
biar edo etzi damutuko dire
Batzar artara ez june,
ezin ukatu au izan zala
benetako referendune,
ta ez oraiñ amar urte
españarrak egin zendune.
Ango ikurriñ ta gora diarrak
sartzen ziran biotzetan,
geuria eskatzen zanda
zertan egon lotsetan,
nor etzan egongo an ba
biotz barrutik pozetan,
berrogei urtian geunden da
olako gauz baten gosetan.
Euskadiñ jaiuak gerata
nola ez maitatu euzkerik?
Bista ederra baiña eziñ
ikusi dute gurerik,
Kanpotarrak emen agintzen
orrek ez du itxurerik,
Euzkadi da gure aberria ta
ez degu bear besterik.
|