Diktadoreen azken nejaragarria...
Iturralde, Joxe Mari
Telebista bidez jakin nuan
Somoza «jauna» hil zutela,
aibiste horrek neri malkorik
ez zidan atera.
pentsatzen det juango zela
besteei lagun egitera,
han alkartuko da «Sha»ta Macias
hiru «jauntxoak» batera
Ez nuke eman nahi gaurkoz
beste askoren izenik,
azken urtetan zori txarrez
hainbat holako izanik.
ezin esan heriotz batek
batere pozten nauenik,
baiñan ez da ezer galtzen
hoiek lurretik joanik.
Somoza honek bere herriari
ezertxo ez zion opa,
larru bizirik: goseak hiltzen,
eta askatasuna uka.
harri honek jarrai behar du
baztertu gabe burruka,
bestela beste Diktadore bat
sortzeko arriskua daduka.
Supritzea zer den badaki
Nicaraguako herriak,
aurrera ere izango ditu
oraindik egun larriak.
bat hil arren jaio litezke
berriro Diktadoriak,
jarrai zazute zeren burruka
sor ez ditezen berriak.
Hainbat urtean egon ziran
lotsagarri honen mende,
asko zituan bere aurka
eta egin behar alde.
hauzoko herrietako lagunak
nonbait zuten gorde,
ijitoak... toki denetan
oso alkarturik daude.
Aberastasun pare gabeak
ala ere beti gose,
lur eta diru negurririk gobe
iñolaz gizona ezin ase,
zertarako zure erronkak
arrokeri eta aize?
zomorroentzat lurperatzeko
zakur zahar bat bezelaxe.
Irakurri dedanez omen zinen
berriz etxeratzeko asmotan,
baiñan jakin nahi nuke,
zer zegoen zure gogotan,
holako gizona ezin aidatu
ondorengo bi egunetan.
ondo zaudela aitortu behar
zauden hilobi horretan.
«Jauna» topatu dezu azkenik
zenbiltzana billa,
baiñan zu hil arren ere
gelditzen dira milla.
eska; Jauna gizon hoietaz
aaztu ez dedilla,
gizon txarra bizirik baiñan
obe bai da illa.