inprimatu
Agur astotxo maite
Izenburua:
Agur astotxo maite
Sinadura:
Iturralde, Jose Mari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iturralde, Joxemari

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
956.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur astotxo maite

 

Iturralde, Joxe Mari

 

 Gaur bi milla urte inguru

 Elizak dionez

 Jesucristo aurkitu zen

 asto baten beharrez

 gaur hainbat egazkin

 orduan ez zenez

 herriz-herri ibili zen

 berriak emanez.

 (berriz)

 

 Ondorengo mendeetan

 gizonaren morroi

 ematen zaizuna janaz

 denari esanaz bai

 iñoiz atsedenik gabe

 nahiz aste edo jai

 neke eta ahuldadez

 eroriaz nunai.

 (berriz)

 

 Eman behar det behin entzun

 nuanaren herri

 Jaunak astoa lanerako

 omen zuen jarri

 baiñan hau datorkit

 gaur burura neri

 hau al da esker ematea

 asto gaxoari?

 (berriz)

 

 Egin zaizuna egiteko

 ez zendun errurik

 baiñan gizonak ez du

 egundo kupirik

 gorputza ase eta bete

 horixe bakarrik

 honek ez du ematen

 egiñar eskerrik.

 (berriz)

 

 Zakurrak zakurkirik

 ez omen du jaten

 baiñan: guri ez zaigu

 gaur berdin gertatzen

 astakia jateak

 ez gaitu beldurtzen

 hau gure gozamena

 hezurrak miazten.

 (berriz)

 

 Astotxo bat jan degu

 guk asetze arren

 giro anaikorrean

 ongi gaude hemen

 ontzi denak garbituz

 saiets eta barren

 nahikorik egin gabe

 aspalditik geunden.

 (berriz)

 

 Bagera gaur munduan

 hainbat bi ankeko ezagueraz

 osatuak

 hoiek zapaltzeko

 astoarekin bestela

 hain gera antzeko

 baiñan kertenena zein den

 dago ikusteko...

 (berriz)

 

 Agur astotxo maite

 ikusi artean

 beste bizitza omen da

 hemengoa uztean

 han elkartuko bagiña

 egunen batean

 belaunikatuko nahiz

 umilki aurrean.

 (berriz)

 


inprimatu