inprimatu
Laborariaren Credoa
Izenburua:
Laborariaren Credoa
Sinadura:
Ithurriotz, Juaņe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ithurriotz, Juaņe

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1832.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Laborariaren Credoa.

 

Juane Ithurihotz.

 

 1

 

 Ouhourezko erregia, ororen kreatzailia,

 Zutan dugu bethi danik ezarri goure fedia!

 Zelu-lurren egitia, zoure photere handia

 Bai eta mirakulia baita zoure segretia...

 

 2

 

 Jeiki arren, langiliak, argia dugu zabala:

 Ikhus ikhus ezazie oi zer argitze ederra!

 Maiatzeko ekhiaren elkhitze miragarria,

 Zeluko ourdin garbia, primaderaren gochoa!

 

 3

 

 Zuhainak dira mendian soineko berdez beztitzen;

 Baratzetan frutatziak liliz polliki garnitzen;

 Choriek haien gainian ejerki dute kantatzen;

 Zeren bizitze berri bat baitzeie ordian hasten!

 

 4

 

 Ouztailako ekhiaren bero saminen indarra!

 Lurretik elkharazten du harek ogitze ederra;

 Laborariak akhituz ichourten du izerdia,

 Genhatuz ouzta handia, hartaz hazteko mundia!

 

 5

 Uda-azkena jin arau, frutak ere dira hountzen,

 Ouzta-ondarrak bai ere ordian etcherat biltzen:

 Aihenaren mahatsetik zer ardou houna egiten;

 Edanez dugu gozatzen bai eta alageratzen.

 

 6

 

 Berantetsi gabetarik negia delarik jiten,

 Hotz handiak ere ditu zelhai-menditan egiten:

 Etchekoak alkharreki su-bazterrerat hullentzen,

 Gazten mardoak erratzen, ichtorioak kuntatzen...

 

 7

 

 Mundu hountako bizia lau sasoinen iduria!

 Aitamek girichtinoki emanik erakhouspena,

 Amodioz bi bihotzen alkharrekin juntatzia,

 Hola familiatzia, bethi izan da legia!

 

 8

 

 Zahartu-eta odola gizounari zaio hozten;

 Mundu hountuko egunak nahi eta ez llaburtzen;

 Korpitza beheiti eta arima goiti plegatzen;

 Zeluko nausi hounari barkhamenduka hertsatzen.

 

 9

 

 Jinko jauna, sinhesten dut mundu hau utzi oudouan,

 Ez naizula ahatziko bethiko gau baten zolan.

 Behin arima harturik zoure zelu dohatsian,

 Korphitza gero daitazu ezarriko harekilan.

 

 


inprimatu