inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Isasi, Jon - Juanjo - Txerren
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Isasi, Jon
Juanjo
Txerren

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1020.zk.
Orrialdea:
37

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Txinotxu - Juanjo - Txerren

 

 Hauxe da kantatzean

 daukadan gaur poza

 gero bazkari baten

 gaurdezagun goza

 jarri diezadaten

 jana aproposa

 Txinotxu-a izanik

 niretzat arroza

 

 Euskararekin batera dugu

 hainbat ekaitz eta laino

 gure euskara gaur bezain larri

 ez da egon egundaino

 Euskara zaintzen ez du jarri

 behar hainbeste enpeino

 Araba hontan gu zer gerade

 euskaldun ala zer koņo

 ez dezagun utz Araban ere

 bertan behera hiltzeraino

 

 Orain barreak nik aguantatzen

 horrekin det ahalegina

 itxura denez txoritxo horrek

 zeukan tripetako mina

 horregatikan ipurzulotik

 bota du azkar zirina

 buru galanta daukazu eta

 fallatzea da ezina

 

 Gauza batzuri esango dizut

 mesedez ondo adizu

 zer pasatzen den nik baino hobeto

 Txerren, zuk ere dakizu

 buru handitan zu ere zabiltz

 eginikan nahiko maisu

 nire ondoan ibili zaitez

 zuri ere tokauko zaizu.

 


inprimatu