inprimatu
Irundi'k
Izenburua:
Irundi'k
Sinadura:
Irrotari
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irrotari

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
575.zk.
Orrialdea:
7

Errotari

 

 Milla bederetzireun ta

 Ogeita amabigarrena

 nik sentitu dedanik

 usterik txarrena

 nola ikusten degun

 ondoren datorrena

 ez dago lasai guraso

 askoren barrena.

 

 Eskolatikan

 dotriņa igesi

 agindutzen dutenak

 dute galerazi

 modu ontan gaztiak

 ondo nola azi?

 luzaroan pakean

 eziņ giņazke bizi.

 

 Gurutze polit oyek

 nun kendu dituzten

 Kristaun seņalerik

 iya ez da ikusten

 Jainkoa bai-danik

 ez bada sinisten

 lana pranko izango da

 zerura iristen.

 

 Batsuen desiua

 ezkontza zibillena

 on ez da izango

 Kristau umillena

 nai badu izango da

 danik abillena

 ala-ere galduko da

 gaizki dabillena.

 

 Ez digutela jarri

 aiņ lege zuzenik

 prankotan egon gera

 elkarri esanik

 gai oyek zuzentzeko

 ez alda gizonik?

 libertadiak ez du

 beņere gauz onik.

 

 Agintari prestuak

 kariņo onian

 txikiya ez estutu

 geyegi menian

 geroako on dan moduan

 segitu lanian

 etzaigu damutuko

 iltzen geranian.

 


inprimatu