inprimatu
Baso-bidean
Izenburua:
Baso-bidean
Sinadura:
Iriondo, Luis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iriondo, Luis

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
357.zk.
Orrialdea:
11

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baso-bidean

 

Iriondo, Luis

 

 Mara-mara, txuri-txuri

 elur-lapatxa;

 lurra apaindu naian

 eroritzen da.

 Zer gertatzen da

 gizonen artean?

 Betetzera dijoaz

 igarien itzak.

 Belengo bidean,

 Andre Maria

 ez lorik egin

 pagadian;

 basa-txakurrak

 eramango zaitu,

 uso gaztea

 zeralakoan. Makurtuak dira

 zugazti eta belarrak

 zure bidean.

 Zeletan lur-bira guztia!

 Ibilli azkar, San Jose Aita;

 ez galdu denborik basoetan.

 Belengo seaskan

 amabietan,

 Jaungoiko txikia

 jaioko da.

 Geldi-geldi xotil-xotil,

 gure abereak.

 Ernai esnatu aigu

 txori-abia.

 Ixillik dago errekaren ura.

 -Aurki izango da

 Gabon ikusgai!

 Belengo bidean

 Andre Maria,

 ez lorik egin pegadian.

 Basa-txakurrak eramango zaitu

 uso gaztea zeralakoan.

 Makurtuak dira zugasti eta

 belarrak zure bidean.

 Zeletan lur-bira guztia!

 Ibilli azkar, San Jose Aita

 ez galdu denborik basoetan.

 Belengo seaskan, amabietan,

 Jainko txikia jaioko da.

 Madina Xabier gazteak, ederki

 Braman zuan azkeneraiņo bere

 abetsia.

 


inprimatu