inprimatu
Urtain
Izenburua:
Urtain
Sinadura:
Iriondo, Antonio (Bekola)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iriondo, Antonio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
367.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urtain

 

Iriondo, Antonio (Bekola)

 

 Landare eder bat aldatu dute

 Euskalerritako lurren,

 arrijasotzen ibili izan da

 beti lenbizikogarren.

 ŦGran Premioanŧ an ikusi zan

 jende guziaren aurren,

 asko gelditu ziran orduan

 ixilik egon bearren.

 

 Gure mutil au aspalditxoan

 arri aundikin zebillen,

 ondorenean kapitalera

 deitu zioten lenbait-len.

 Bai erantzun-e gizon bezela

 ain joakabide umillen,

 Telebisio bitarte zala

 ikusi gendun Madrilen.

 

 Gizaldi ontan oraindik ez da

 orrelakorik ikusi,

 abilidade zoragarria,

 eta indarra itxusi.

 Jokatu ber zan tokian probak

 egiten ziranen asi,

 batek esan zun: bein jasotzen-e

 au dago emen nagusi.

 

 Lanak bukatu ondorenean

 eman zioten eskua,

 jende guziak ala esan zun:

 au da gizon berezkua!

 Merezi ere alaxe zun da

 erregalo eder askua,

 bost milla duro balio zitun

 kopa bat zillarrezkua.

 

 BOZEOAREN ASIERA

 

 Lengo lan danak atzean utzi;

 au dezu beste karrera,

 ikusten danez onetan ere

 egingo dezu aurrera.

 Goientsuenei gustatu zaie

 zuk dadukazun jarrera,

 segundo asko baiņo lenago

 danak dijoaz lurrera.

 

 Lagun bezela itzegitea

 pentsatutzen det ŦUrtaiņiŧ,

 borondatea beste gauzarik

 ezin neioke eskeiņi.

 Nolako aziok egiņak ditun

 gaude ain ondo jakiņi,

 orren aguro mailla oietan

 iņor ez dute ipiņi.

 

 Burrukaldia dun bakoitzean

 radioetan gaudela,

 Oso ederki jokatutzen du:

 esaten dute onela.

 Esanak zuzen egiten baitu

 agindu eta bezela,

 berealaxe buruan dula

 Europako txapela.

 

 Ori eginda pixka batean

 bearko dezu itxogin,

 urrena nora jo bear dezun

 nagusiakin itzegin

 Zeure gorputza preparatutzen

 beti saiatu alegin,

 konturatu be abildadeak

 iņora ez dezan aldegin.

 

 Laguntzailleak onak dituzu,

 eta ba dute modua,

 zeu ere berriz ez zaude tonto,

 argi daukazu burua.

 Jartzen bazera prestatu eta,

 artzen badezu gogua,

 gazte askoa zeran artean

 egingo dezu dirua.

 

 Gure Zeztua erri maitean

 gizon iaiua ba zeon,

 geu ere berriz aspalditxoan

 olako baten deseon.

 Ara, Manuel, garaian zaude,

 atzera beira ez gon,

 ogeita amar urte bitarte

 jarraitu gogor bozeon.

 


inprimatu