inprimatu
Ikastolako gela nagusiari lau bertso
Izenburua:
Ikastolako gela nagusiari lau bertso
Sinadura:
Iriondo, Aintzane
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iriondo, Aintzane

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
910.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ikastolako gela nagusiari lau bertso

 

Iriondo, Aintzane

 

 Ikastolan gabiltza

 goiz ta arratzaldian

 hogeita hamalau gera

 gela nagusian

 pipar egiten degu

 aldegun guztian

 konturatuko al gera

 egunen batian

 

 Asko ikasi behar

 ta nik gogo gutxi

 aspalditik burua

 ezin dot nik hezi

 maisuengandik gabiz

 gu beti ihesi

 kalian ibiltzeko

 prest gaude gu beti

 

 Nik ez daukat zenbaitek

 dun hainbeste buru

 nere inguruan ez da

 hainbeste liburu

 ni baino hobeagoak

 dabiltza inguru

 gaurko notetan ere

 azkena seguru

 

 Alfonso Inasio

 Benita ta Kristina

 Andres Iņaki Sebas

 Regina ta Ana

 bederatzi hauekin

 osatzen da dena

 aurten bukatzen degu

 azkeneko lana

 


inprimatu