Jesus Sakramentuaren aurrean
Iriondo, Toribio
Ogi zerutik etorria
Zu zera gure poz guztia.
Bildotz mansua
Ara emen,
Munduko gaitzak
Kentzearren
Sagrarioan
Non dagoen;
Lurra zeruaz
Bat egiten.
Misteriorik
Aundiena,
Jaungoikoaren.
Oroipena,
Gozotasunik.
Gozoena
Gizonentzako
Dagoena.
Gauza guzien
Egillea,
Goi goietako
Erregea
Gure artean
Bizitzea.
¡Zer zoriona
Dan gurea!
Begiz etzaitut
Ikusitsen;
Bañan fedez bai
Det sinisten.
Sakramentuan
Nola zauden,
¡Jesus laztana!
Gu maitatzen.
Uts nerearen
Ondarretik
Jabe neretzat
Aitorturik;
Naukazu emen
Umildurik
Adoratutzen
Auzpezturik.
Eleiza santak
Dizu jarri
Lanparacho bat
Betiz argi,
Nai digularik
Adirazi
Nola zeraden
Orche bizi.
Olioa da
Argitzeko,
Eritasunak
Sendatzeko,
Janari ere
Izateko
Jesus ala da
Guretzako.
Argi nazazu
Nere Jeaus,
Senda nazazu
Nago erreguz,
Indar nazazu
Alimentuz,
Ez arren utzi
Ni umezurtz.
Birjiñen ardo
Chit gorria,
Amoriozko
Gar bizia.
Aingeru ogi
Chit zuria,
Grazi guztien;
Iturria.
Zugan nik daukat
Esperantza,
Dudagabeko
Segurantza;
Zu ez izanik
Guzia utsa,
Airez dijoan
Lur antsa.
Maitegarria
Maite zaitut.
¿Nork ez maitetu
Maite Jesus?
Maitetu eza
Nago damuz,
Ofenditua
Aiu pekatuz.
¡Ai milla biotz
Banituzke!
¡Danak zuretzat
Nai nituzket
¡Ai! Jesusekin
Banintzaket
¡Maitez urtua
Banengoke!
|