inprimatu
Zelaiko axeriaren kantuak
Izenburua:
Zelaiko axeriaren kantuak
Sinadura:
Irigoin, Petti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigoin, Petti

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
348-349

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zelaiko axeriaren kantuak

 

Irigoin, Petti

 

 1

 

 Gure herrian bada beti zerbait suiet

 Huna orai ere bat: erraiten dautzuet:

 Zelaian hatxeman da axeritzat Kaiet:

 Borta txarrak dituzte hango oilateiek.

 

 2

 

 Plazaren erditik zen axeria joana,

 Aintzinetik harturik kaiolaren plana

 Abiatu bezala egin balu lana,

 Etzen ttipituz joanen axerien fama.

 

 3

 

 Kaiolan sartu eta fite bezain sarri:

 Lepoa bihurtzen dio oilo gaixoari

 Oiloa karrankaka oihuka zen ari:

 Axeria bazela, nagusi jaunari...

 

 4

 

 Nagusia heldu da bere harmarekin:

 "Axeriak behar du ikusi enekin"

 Kaiolaren ondorat hurbiltzearekin...

 Axeria gorde zen: ez jakin zer egin.

 

 5

 

 Gorde lekuan dute axeria hesten,

 Bainan laster zakote han nigarrez hasten,

 Otoi, otoi, atea ideki dezoten:

 Urdandean ez dela axeririk hazten.

 

 6

 

 "Ago ixtan bat, ago, axeri xirtxila;

 Ez haiz hik uste bezain gertatu abila

 Jadanikan bahuen oiloño bat hila;

 Banoak berehala polizaren bilha!"

 

 7

 

 Axeriak akordu diote galdatu...

 Astean bortz libera nahi du pagatu.

 Nagusiak abian eman arrapostu:

 "Nahiago diat nik hi preso altxatu!..."

 

 8

 

 Oren laurden bat gabe argi zen herria,

 Oren erdi bat gabe plazan zen berria:

 Axeriketa zela juan jandarmeria,

 Lekua han zen... bainan falta axeria.

 


inprimatu