inprimatu
Esplikatzen dut egiaz
Izenburua:
Esplikatzen dut egiaz
Sinadura:
Irigoin, Petti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigoin, Petti

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
350-352

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Esplikatzen dut egiaz

 

Irigoin, Petti

 

 1

 

 Esplikatzen dut egiaz, nihauren nahikundiaz,

 Harritua naiz gure herriko eskualdun jendiaz,

 Bietan aurten nola jaz duten urgulu handiaz,

 Sekulan beti orroituko naiz joan den igandiaz.

 

 2

 

 Neska gaztiak elizan debozionez zabiltzan,

 Hola ikusiz mukera tzarrak asarretu nintzan.

 Egunaz zapetaintzan, gauaz mutilen zerbitzan,

 Ez ziren beldur gure Jainkoak madarika zitzan.

 

 3

 

 Ateratzian elizatik, erdi erdiko bortatik,

 Burua halto, kopeta gora heldu dira hortik.

 Diru puska baten gatik ezin kenduak bixtatik,

 Trosta ederrik egiten dute jaunxkilen ondotik.

 

 4

 

 Bezperetarik lekora ateratzen dira horra,

 Gure neskatxak altxatu zauzku eta zonbat gora.

 Aspaldi duke denbora joana dutela tenora,

 Voyageurs jauner pagatzeko bizkarreko zorra.

 

 5

 

 Gure andre zapeteinak, zilar kolore botoinak,

 Hamabi plegu bederen baitu heiek duten soinak.

 Galtzerdietan galtxoinak, bernizak eskalapoinak,

 Aker adarra bezain makurrak zapeta takoinak.

 

 6

 

 Badituzte bluzak ere, zaku zimur baten pare,

 Aintzinez largo, gibelez hertsi, irringarri dire.

 Burutik ontsa balire, behar luzkete erre,

 Ohore eta abantail ainhitz balukete bere.

 

 7

 

 Orai azken modakoak, palto-zak direlakoak,

 Lepotik eta gerriz beheiti lurrerainokoak.

 Handi bada gainekoak gordetzen tu azpikoak,

 Jainkoak daki zonbat peraxuz gaineratikoak.

 

 8

 

 Buruko ile luzeak lanak tuzte moldatzeak,

 Enbaxadore alaben pare heien treinatzeak.

 Nardatzen nau ikusteak sakeletan orrazeak,

 Ezin aski juntki atxikiz xori ohantzeak.

 

 9

 

 Suge larruak lepoan urkatzeko hirriskuan,

 Iduri dute kondenatuak direla zepoan.

 Hau dabilate gogoan: ni naiz ni azken moduan;

 Gaur ere segur izanen ditut mutilak onduan.

 

 10

 

 Alon ihiztari jaunak, obedi ene erranak:

 Joan behar zaizte oihan zokorat harturikan harmak.

 Krabatekin gure damak, bardin hiru haurren amak,

 Diru ederrik egin behar du azeri buztanak.

 

 11

 

 Ez naiz mintzo guzientzat, bainan bakarrik zonbaitentzat,

 Beren buruak norbait dauzkaten urgulutsuentzat.

 Aberatsa denarentzat, gauza ederrak harentzat,

 Gaineratekoak oro sobera langile batentzat.

 


inprimatu