inprimatu
Ahoz abil bat bada plazan Bardoztarra
Izenburua:
Ahoz abil bat bada plazan Bardoztarra
Sinadura:
Irigoin, Petti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigoin, Petti

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
349-350

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Ahotz abil bat bada plazan Bardoztarra

 

Irigoin, Petti

 

 1

 

 Ahotz abil bat bada plazan Bardoztarra,

 Ihizin ibiltzeko xakur bat beharra.

 Adinez ez delarik oraino zaharra,

 Erbi baten hiltzeko da partikularra.

 

 2

 

 Mintzatu izan dute jaun ihiztaria,

 Jan nahia zutela harek hil erbia.

 Ase ditu eginik saltsa bat handia,

 Auzotik ebatsirik gatu bat eria.

 

 3

 

 Gatua zen gaizoa betia negalez,

 Ardura etxen zagon ernari izanez.

 Debrua ikusi du ezin hatxemanez,

 Guardia muntaturik hiru gau egunez.

 

 4

 

 Toki ederrean da Zikite-karrika,

 Ihiztariak ere han bere fabrika.

 Gatua han zabilan noizean behinka.

 Bortan harrapatu du mailu ukaldika.

 

 5

 

 Hil eta ezarri du dilingan krakotik,

 Odola zariola beharri zilotik.

 Bai eta-re larrutu bortak zerraturik

 Nehun ez da holako gatu burregorik.

 

 6

 

 Gatuaren pizua hameka libera,

 Laurden bat gehiago ongi pizatzera.

 Lau lagunek jateko ez zuten sobera,

 Umeak eta oro emanik barnera.

 

 7

 

 Bazen frantses espaņol italianoa,

 Azken hunek tiratu baitzuen burua,

 Erranez kurritua zuela mundua,

 Saltsan kausitu gabe holako gostua.

 

 8

 

 Janari ziren lotu oro harramaska,

 Nagusia aintzinian azita beteka.

 Undarrik gelditzen zen laguner behaka,

 Gatu zahar zikina jan zuten itoka.

 


inprimatu