inprimatu
Taberna
Izenburua:
Taberna
Sinadura:
Irigoien, Endika
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigoien, Endika

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
910.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Taberna

 

Irigoien, Endika

 

 mozkorra

 

 I

 

 Hi kamarero hori

 etor hadi hona

 ta eman iezaidak

 baso ardo ona

 diruaz ez kezkatu

 ez da zoriona

 ez pentsa eta ez duda

 ta eman gizona

 

 Kamareroa

 

 II

 

 Hi horko mozkor hori

 hemen ez da ardorik

 baina sobran badago

 gizon mozkortirik

 ez da etorri behar

 inor ere goitik

 esateko nolako

 mozkorra daukan hik

 

 III

 

 Zu izaten bazara

 bai kamareroa

 ni izan naiz Erroman

 beti Aita Santua

 zuk hutsikan daukazu

 hor goiko burua

 utzi berriketari

 ta eman ardua

 

 IV

 

 Nazkagarri ta zikin

 baita higuingarri

 joan hadi hemendik

 ta kalean jarri

 ardoa edan eta gehioren egarri

 hurrengokoan behintzat

 dirua ekarri

 

 V

 

 Ekar ezak ardoa

 denentzat pakea

 jadanik atera zait

 burutikan kea

 ni badakit naizela

 bai ardo zalea

 baina apreziatzen dut

 burrukako artea

 

 VI

 

 Emangoizut ardoa

 ez beldurragaitik

 taberna honetatik

 joatekotan baizik

 nik eztabaidatzeko

 ez bai dut gogorik

 joan hadi mezedez

 lehengoko bidetik

 


inprimatu