inprimatu
Kolejioko azken juntan
Izenburua:
Kolejioko azken juntan
Sinadura:
Irigaray, Mousde
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigaray, Mousde

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
45
Alea:
1666[1668].zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kolejioko azken juntan.

 

 

 Bilkhura eder hounen ouhouratzeko

 Kobla zoumbait hounturik deiziet khantatuko,

 Ene eskazkeria duzie pharkatuko

 Bihotzak gogoua beteit laguntuko

 Mihia ere bortchaz harier jarraikiko.

 

 Etche maithatu hountan ene ikhoustia

 Egun da enetako plazer bat handia.

 Ikhousten dit hebentik ziren phentsamentia

 Nik dudan ber gozouaz duziela bethia

 Heben aisa datiala orok bat egitia.

 

 Berrogei ourthe badu ni heben nintzala

 Heben khaousitzen diren hanitch lagunekila,

 Ene buria ikousten dut chamar beltcharekila

 Chapela chipi hortan aingeru bat bezala,

 Ezpeitut ahatzeko nik hori sekula.

 

 Hala noula aiziak ostolia erabilten

 Bizitziak gutu oro zinez iharraousten.

 Bedera gainti beikira ardura phartitzen

 Bizi beharrez oro ordin borrokatzen

 Bena haourrian ikhasiak behinere ahazten.

 

 Orhitmencha houn bat ene profesur ohier

 Orai nahi dut eman eta mila esker.

 Ogenik egin gabe ez bater ez bester

 Bat behezten dut heben emaiteko ziren

 Haren berthute saintia hanbat betzait eder.

 

 Aita Pouret Jaouna, superiur maitia

 Oroz gainetik zinen aphez bat saintia.

 Amorio handi batez bihotza bethia

 Goure hutsek baziren bere pharkamentia

 Ihouk eztu ahatzeko zuk egin hounkia.

 

 Haren ondokouek ere bere merechimentia

 Jarraikiten beitire haren ber bidia.

 Eskerrik hanich zouri, Jaoun aitzindaria

 Egunko Jei ederra, Jinkouak dezala

 Daigun ourthian orok arra-berritzia.

 


inprimatu