inprimatu
Urrugnako eguna
Izenburua:
Urrugnako eguna
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
406.zk.
Orrialdea:
2

Urrugnako eguna

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Hemeretzi mende-ta berroit-hemezortzi.

 Bazko zahar eguna nork nola ahantzi!...

 Hormak muskil gazterik ez du bizi utzi:

 Baratze, mahastiak baititu biluzi.

 Zer jan eta edanik behar dugu bizi?

 

 2

 

 Bazko zahar ere zen berezi eguna.

 Denek entzun ginezan kantuz eskualduna.

 Ikusteko nor daiken aurthen chapelduna.

 Joka-tokia zuten: Laphurdin Urrugna.

 Nork hobeki goretsiz «Juan Basurko zena».

 

 3

 

 Hamar orenetan zen meza kantatu.

 Zoko-ko Jaun-ertorak zuken predikua.

 Segur othoiztu tinte Jaun botheretsua

 «Basurko-ren» arimak har dezan pausua.

 Aingeruen erdian gozatuz zerua...

 

 4

 

 Bazkaldu'-ta ziren: zazpi bertsulari;

 Horiekin batean zombeit latin jujari.

 Hasi ziren kantatuz: agur Urrugnari,

 Aipatuz inguruko Larrun mendi hori.

 Bidaso ura eta Ama den Sokorri...

 

 5

 

 Zazpi bertsulariak: Chalbador-ta Mattin.

 Eta Ainziart dena Amerika-tik jin.

 Champun eta Errechil ados elgarrekin,

 Baserri, Uztapide-k bethi bertsua fin.

 Noiz arthe har zitazken nahi nuke jakin.

 

 6

 

 Behar zuten goretsi Juan Basurko zena.

 Irun-dar bertsulari aurthen hil zaukuna.

 Hainitz obra bazuen koblaka egina:

 Jesusen bizi eta San Iñigo-rena:

 Bertze obrentzat zuen izan hainitz prima.

 

 7

 

 Baserri eta Mattin kotilunen alde.

 Luzechko ala labur nola laizken hobe.

 Chalbador kontrabandan beldur izan gabe,

 Errechil guarda bortitz izanikan ere.

 Halere zalu ziren denak adichkide.

 

 8

 

 Uztapide zen asto-ta Champun karrosa,

 Hoik entzutean oi zer ordu loriosa!

 Aintziart zen tipula-ta Mattin arrosa;

 Batek usain bortitza, bertzea airosa.

 Bainan arrosak ezin bethe tripa hutsa.

 

 9

 

 Behar zuten kantatu eskuararen alde.

 Baditugu hortzeko guk hor zombeit chede:

 Etchen eskuaraz mintza haur-ta gazter ere;

 Eskuararen etsaiak neskatcha hoik dire.

 Galtzen hari daukute ohartu-re gabe...

 

 10

 

 Izan dituzte primak han bertsulariek:

 Baserri, Chalbador-ek kopa bana biek.

 Prima pollitak ziren zigarro paru hek:

 Bertze sari bat bazen partitzeko bortzek

 Eta medail bedera papoan zazpiek.

 

 11

 

 Paris-erat juaiteko berechi dituzte:

 Chalbador-ta Baserri, Mattin, Uztapide,

 Oxobi-ren omenaz kantatuko dute.

 Handik bat jinen zauku chapelaren jabe.

 Hurbiltchago izan-ta kurios nindake...

 

 12

 

 Eske era ohore Jaun Ernandorena.

 Nahi duzu sustatu ai zub eskualduna.

 Guziz kantuz hartzeko dohaina duena:

 Moldatuz Urrugna-ta Paris-ko eguna.

 Goresteko juan zauzkun arimen omena.


inprimatu