inprimatu
Oraino Oxobi
Izenburua:
Oraino Oxobi
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1958
Argitalpenaren urtea:
Alea:
396.zk.
Orrialdea:
4

Oraino Oxobi

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 Juan zauku Oxobi.

 Bihurtzerat bere arima Jainkoari.

 Aphez zen eta bertsulari.

 Zombat phereka ez dio eman eskuarari

 Gure mintzaira izan dadin legun eta garbi.

 Gutti ezagutu dut Jaun aphez hori.

 Plazer nuke agert baladi

 Liburu batean Oxobi-k zen duen idazi.

 Gu, gazten izpirituek lezakete aurki

 Haren kobletan hainitz argi.

 Haren anima lothua zen Eskual-Herriari.

 Partzuer Jainko maitean.

 Koblariak du dohain hori.

 Azken koblaria othe den ehortzi

 Frango ditazke segur galdeka hasi.

 Hoberena galdurik ene oraino ez etsi.

 Jainkoak hazi onaren ereiten badaki.

 Dohaindunak atcha eta atzarri!

 Gure Eskual-Herria ez dadin erori.

 Berma hor Garaztar Jean Etchamendv.

 Eta zuek argidun Errola eta Bizkaittipi.

 Guretzat othoitzean kantuz dago zeruan Oxobi.

 Bainan hemen baginitu halako bat edo bi.

 Urus da hainitz atchikia dena eskuarari.

 Hainitz atsegiten egiten du eskualdunari

 Eta guziz Jainkoari.


inprimatu