inprimatu
Mixel Labeguerie
Izenburua:
Mixel Labeguerie
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1562.zk.
Orrialdea:
5

Mixel Labeguerie

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Euskal-Herrian dugu berri bat iluna

 Dugula galdu Mixel Labeguerie jauna

 Gizon haundi, xehea, gu denen laguna

 Utzi gaitu joaiteko Jainkoaren gana.

 

 2

 

 Uztaritzen sortu-ta eskolan sartua

 Bertze ikastegitan ere egotua

 Buru ona zuen-ta laneko gostua

 Nahi baitzuen izan denen mirikua.

 

 3

 

 Miriku egin zen-ta joan zen Kanbora

 Deputatu egon zen bai zenbait denbora

 Iragan zen Kanboko jaun auzapezgora

 Kontseilu jeneral zen eta zenatorra.

 

 4

 

 Kargu horiekin zen euskaldun haundia

 Euskalzale suharra ta buruzagia

 Kantu berri egiten horren alderdia

 Artixta, poeta zen ta musikaria.

 

 5

 

 Ez duzu bururatu, Mixel, zuk ildoa

 Uste gabe kausitu duzu herioa

 Euskal-Herrian dugu gaitzeko ziloa

 Bai, ikus arte, Mixel, neure adioa.


inprimatu