inprimatu
Inazio Senperekoa
Izenburua:
Inazio Senperekoa
Sinadura:
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irigarai, Pedro Fermin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1453.zk.
Orrialdea:
5

Inazio Senperekoa

 

Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)

 

 1

 

 Euskal-Herrian ezagutua da egundaino Senpere.

 Senperekoak garela eta deneri zaiku ohore.

 Jende dehaindun, artex, trebeak gure artean badire.

 Zenbait herrian sortzen dire-ta, kanpotik etortzen dire.

 

 2

 

 Ez da denetaz ezagutua, ez, Senperen Inazio.

 Dohainé frango zen duena bai hori delarik jaio.

 Pertsutan frango aise ari da, bai aipamen bat zor zaio.

 Maiz harrokari ura bezala horri pertsua dario.

 

 3

 

 Gizon arraia ta alegera da Inazio artixta.

 Pertsu kantatzen trebe da eta gainerat dago ziklizta.

 Gazten artean zalu dabila pean bere pirripita.

 Adinez adin, Euskal-herrian horren parerik ez baita.

 

 4

 

 Amotzen duen bere etxean bizi da ixil ixila.

 Bai horrek ere lanerat ganez hazten du bere famila.

 Langile ona, bihotz haundiko, bertutedun ta umila.

 Horren alaba hor ikastolan, bai, andereño dabila.

 

 5

 

 Egun guziez lanean ari da Donibaneko Fapan.

 Langile lagun paregabea Tapiaren ta ekipan.

 Horren lagunak ez zaiztela her lnazioren atakan.

 Nehork ez baitu oino negurtu horrek zer talendu daukan.


inprimatu