50 urte ezkonduak
Irigarai Goizueta, Pablo Fermin (Larreko)
1
Hemeretzi mende-ta hoit-liamazazpian
Eskolan nindabilan oi azken urtean
Gazteak besoz beso, oinez ber bidean
Ikusten ginituen etxerat sartzean.
2
Urte hortan egin zen andan ezkontza
Jaunak benedikatuz urte askorentza
Edouard-ek hartu zuen Marixan andretza
Molesenca dute biziko egoitza.
3
Ezkondu zaukun Luxi hau Agerrekoa
Senartzat hartuz Albert Okindegikoa
Jandarmetan eginik zerbitzu osoa
Ibarrunen ditugu gaur goxo goxoa.
4
Ihintzeko Delphinek Batixt Zuraidarra
Zuraidetik juan ziren hoik Landesetara
Gaxinaineko Josep gizon bat hazkarra
Laguntzat battu zuen Luixa Aheztarra.
5
Bertze sente Dominik Gaxinainekoa
Ezkondu zuen Maixan Ihalarrekoa
Beti obratu dute laborarigoa
Familia bat haziz Xanienekoa.
6
Hiriberrian ere alaba Karolin
Ezkondu zitzaioten Anduezarekin
Ezpeletan dagotzi familiarekin
Aipatu berri ditu Mayik pertsuekin.
7
Berroita hamar urte ditutzue egin
Elgarrekin jasanez pena-ta atsegin
Jainko maiteari dut otoitzez galdegin
Atxiki zaitzatela luzaz elgarrekin.