Urtheberrikari.
Felix Iriarte Banca.
1
Agur Eskualduneri Urthe on batekin
Nahi nuke mintzatu bi solhas zuekin.
Chaharra iraganik huna urthe berri
Irakur ditzazuen mila plazerekin..
2
Zombeit persu igorriz Eskualdunarekin
Bere present ederra zer dauku ekarri
Penak hainitzen dako atsegin bertzeri
Hobeago bat galda dezagun Jaunari.
3
Herriko chahar hoiek erraiten dutena
Plazerrak ondotikan bethi badu pena
Askotan gerthatzen da egia da dena
Guziek ezin izan plazer handiena.
4
Urthe chaharra zauku bakean finitu
Herriaren eskurat entregatu gaitu
Hau behar dugu orai onheski segitu
Hunen bururatzeaz ardura orhoitu.
5
Othoitz egin dezagun guk oroz gainetik
Zerbeit ardiesteko bakearen gatik.
Hor entzuten ditugu Anaien artetik
Burrumba lazgarriak mendiz bertz'aldetik.
6
Horra gure auzoan zoin gaizki Babiltzan
Trichtezia da hori munduko bizitzan
Othoitz egin dezagun Jaunaren gerizan
Guretzat ez dadien holakorik izan.
7
Galda dezagun ere urtheberrikari
Bakea ekar dezan mundu guziari
Laguntza galdeginez Ama Birjinari
Zerutik beha deztan behar orduari.
8
Beraz urthe berria burura dezagun
Egon gaiten guziak bethikotz Eskualdun
Gogoz Eskualdun eta bihotzez Fededun,
Zeruko Ama ona hartuz gure lagun.