inprimatu
Harpeko akherra
Izenburua:
Harpeko akherra
Sinadura:
Iriart, Jean [Manech]
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iriart, Jean [Manech]

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
48
Alea:
1849.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Harpeko Akherra.

 

Jean Iriart.

 

 1

 

 Akher zahar zahar bat bizi da harpean

 Egun oroz alhatuz herriko larrean

 Primaderako bazka lanjeros batean

 Lehen egiter dauku juanden egunean.

 

 2

 

 Akher zahar gaizoak estomakan du min

 Harrokaren zolarat erori da behin

 Marichela jin dadin ez balu galdegin

 Hantchet beharko zuen testamenta egin,

 

 3

 

 Akher zahar hori han zagon harrokan

 Lau hatzetan ikhara biltzeko khorrokan

 Bizpahiru kabarro baitu estomakan

 Sekula holakorik ez omen du ukhan.

 

 4

 

 Marrakaka zagoen harpeari hazka

 Pozoindatua zela jana duen bazka

 Inharroska dabila jaz erosi klaska

 Huhertu dakotela edateko aska.

 

 5

 

 Errekontru gaichtorik gerthatzen bazako

 Larru zaharra hun du lan arruntetako

 Bizkarreko konkorra chuchentzen bazako

 Trapu zaku bat badu Chalbadorrendako.

 

 6

 

 Bederatzi urrun bat egon da regiman

 Olio purga baizik ez dakote eman

 Marichel jakintsun bat ez balu hatzeman

 Arranoek behar zuten  sasirat ereman.

 

 7

 

 Orai akher zaharra badoa hobeki

 Oraino estomakan ez ditake hunki

 Urez garbitzeko ere behar du ausarki

 Norteko itsasoa ez litake aski.

 

 8

 

 Akher zaharrak orai badu ba urgulu

 Kampotik garbi dela barnekaldia salu

 Bimpherra nola duen erakusten balu

 Pozoinaren ihesi juan litazke zalhu.

 

 9

 

 Gure akher zaharrak estomaka hutsik

 Haragi ketariak izanak tu goizik

 Bilgorra ez haragi, nihun ez du jeusik

 Khorropilatu baten larru tchar bat bezik.

 

 1O

 

 Ikhustera juan zazko dotzena bat akher

 Zombeit lautsuak eta bertze batzu okher

 Ernekara zabiltzan eskuin eta ezker

 Marichelaren bilha juan dira laster,

 

 11

 

 Akher zahar hori etzagon espantuz

 Erremedioen beha lephua luzatuz

 Marichelak pikurak ukhantu galdatuz

 Sendatuche bada ere denak haren gastuz.

 

 12

 

 Hiru mediku eta lau botikario

 Marichelak sukharra jeutsarazi dio.

 Hemezortzi pikura sarthu ez bailo

 Gure akher zaharra bethikotz adio.

 

 


inprimatu