inprimatu
Sindikatu baten alde
Izenburua:
Sindikatu baten alde
Sinadura:
Iraola, Rufino (Elorri-Arantza)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Rufino

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
766.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sindikatu baten alde

 

Iraola, Rufino

 

 Zer gara langileok

 organiza gabe,

 izan gaitezen geure

 etikinen jabe?

 Sindikatu libre bat

 eta abertzale,

 bat aukeretzekotan

 neretzako LABe

 

 Bere presupostua

 aurkeztu dezadan:

 protagonismo dena

 asenbledei eman,

 demokrazi bidetik

 bilerak eraman,

 batasuna zertatik

 detorren hauteman.

 

 Jakinik gizartean

 bi klase daudela,

 interes desperdinak

 zaintzen dituztela;

 beraz definitzen da

 klasezkoa bezela,

 alternatiba onik

 ez dago bestela.

 

 Noski, langilearen

 eskubide-lortzen,

 bere gisara nola

 ez diren etortzen;

 ate klase gabeko

 gizarte bat sortzen

 saiatuko zaigula

 zinez du aitortzen.

 

 Euskal Herrian lana

 dagiten denena,

 batasunerako hau

 frogarik onena;

 Euskal Soberania

 onartzen duena,

 hemengo laurok

 eta hango hiruena.

 

 Presupostu hontako

 puntu berezia:

 eskuararekin ere

 egin justizia,

 berriro euskaldunduz

 Euskadi guzia,

 hain baita kezkagarri

 gaur honen krisia.

 

 Bete behar diraden

 ordena klaseak,

 behetik demokraziz (az)

 aukera baseek.

 Inor tenta ez dezan

 aginte goseak,

 kontrolatuko dira

 kargura paseak.

 

 Independientes,

 ez apolitiko,

 garbi gera dedila

 nahi dut betiko;

 inpartzialtasuna

 alderdiekiko,

 nolanahi ezer ez

 da erabakiko.

 

 Langile mugimendu

 denen aurrendari;

 marko estruturaltzat

 hartzen du Euskadi;

 unitarismoaren

 buru ta gidari;

 burgesiaren aurka

 bera da zaindari.

 

 Asanbladar praktika

 garantizatzen du;

 premiazko bezela

 gainera jartzen du;

 baste mugimendukin

 koordinatzen du,

 langile batasunik

 ez dadin atzendu.

 

 Internazionalista

 definitzen denak,

 errespetatu behar

 zinez beste denak,

 espainiar, gallego

 eta katalanak;

 haiek ere berdin gu

 euskaldun garenak.

 

 Negoziaketarako

 ez du ahalmenik,

 han asanbladen esku

 uzten du lehenik,

 aginduz gero ez diot

 saiako ez denik,

 ez de beste zentralik

 hau hola duenik.

 

 Zenbat eta gehiago

 elkartzea hobe,

 hontarako beti prest

 egongo da LABe,

 munduko langileri(a)

 osoaren alde,

 euskal nortasunari

 uko egin gabe.

 

 Sindikatu hontako

 lagun ta bazkide,

 beti izango dira

 errespeta bide,

 partaide aktiboak,

 oso eta libre,

 elgarren kontseilari

 elgarren gerizpe.

 

 Sindikatu han ez da,

 betirako jaio,

 autodeseustatzea

 eskatuko zaio,

 langilen esku utziz

 bere hain bat saio,

 egin ondorenean

 milaka entsaio.

 


inprimatu