inprimatu
Gogoeta batzu egin seinalatuan
Izenburua:
Gogoeta batzu egin seinalatuan
Sinadura:
Iraola, Rufino (Elorri-Arantza)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Rufino

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1049.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gogoeta batzu egin seinalatuan

 

Iraola, Rufino

 

 Gure ama xaharra

 ohe baztarrian

 heriotzak lotu du

 lotu du heriotzak;

 bere uztarrian

 kontu denak ixilik

 dauzka eztarrian

 munduko gauza denen

 gauza denen munduko

 azken negurrian. (bis)

 

 Arbola zaharrari

 orbela dario

 laster egingo digu

 egingo digu laster

 betiko adio,

 bizitzaren legea,

 zer erremdio!

 hil eta bizitzea

 bizi eta hiltzea

 bat dela medio. (bis)

 

 Ezaren kalizetik

 duzu gaur edaten

 baina ezeztu zara

 ezeztu zara baina

 izana ematen,

 lehena jarri duzu

 oraina izaten

 ta gero arte baizik

 ta gero arte baizik

 ez duzu esaten. (bis)

 

 Munduan aldakorra

 delako guzia

 eza eta baiaren

 baia eta ezaren

 arteko auzia,

 erantzuna guregan

 dauzkazu utzia

 eta piztuko al da

 eta al da piztuko

 zuk utzi zuzia!. (bis)

 

 Jaiotzen den guztiak

 «heriotza du zor

 baina izate dena

 baina izate dena

 ez da amaitzen hor,

 bakoitzak behar dugu

 geure geroa sor

 ezaren sareetan

 ezaren sareetan

 ez gaitezen eror. (bis)

 

 Alea deseginez

 landarea sortzen

 den eran gizonak du

 den eran gizonak du

 izatea lortzen,

 denbora eta lurrak

 naiz duten ehortzen

 hiltzeak ez du berez

 berez ez du hiltzeak

 bizia agortzen. (bis)

 

 Gizona zer den beti

 izan dut ardura,

 zergatik eta nola

 nola eta zergatik

 heldu den mundura,

 nire ustez hauxe da

 biziaren ura:

 heriotza ondotik

 heriotza ondotik

 geratzen den hura. (bis)

 

 Denboraren eskutik

 izadiak murgil

 egun batean jaio

 jaio egun batean

 eta bestean hil,

 nire artean hauxe

 pentsatuaz nabil

 gauza bat bera dela

 dela gauza bat bera

 urrun eta hurbil. (bis)

 

 Experientzi asko

 elkarri lotuta

 gure bizia dago

 dago gure bizia

 hortxe kokatuta

 historian une bat

 zaigu tokatuta

 IZANgo gara hori

 gara IZANgo, hori

 ongi moldatuta. (bis)

 

 Baina asmo hutsetan

 sinesten du gutxik

 nik ere ez dut nahi

 ez dut nahi nik ere

 obra gabe hitzik

 biak batu ezean

 ez du horrek funtsik

 eta izate hori

 eta izate hori

 dago esku-hutsik (bis)

 


inprimatu