Euskara batua
Elorri-Arantza
Gure hizkuntza santua!
Zuretzat dut gaur kantua
ta estaltzeko mantua.
Zu hilez gero Euskal-herria
dateke akabatua,
nahi zaitugu batua,
lau haizetan hedatua,
betirako salbatua.
Ama Euskara xaharra!
erabat dago iharra,
okertu zaio bixkarra.
Hostarterik guk sortzen badugu
duke, bakarrik, indarra,
lehortu bere negarra
ta dauka izan beharra
zazpiantzako bakerra.
Salbazioko goizean
batasunaren pozean
gaude denbora luzean,
horixe bat da Euskararentzat
oxigenoa haizean,
gaude bide errezean
galtzeko ezerrezean
denok bat egin ezean.
Nik hartzen dutan "letxea"
hondatzen geuren etxea,
aitzakitako "H" atxea,
Hobeto genuke arrazoituaz
elkar hartzen saiatzea,
Euskalzaindin fiatzea
ez harria tiratzea
geu jo ez gaitzan atzea.
Betari emanez beta
hartu lanari arreta
utz banatzeko seta,
etsaiarentzat hau ondo baino
hobetogo dator eta,
batuz bihotz da hizketa
garaitzearen tronpeta
jotzea da gure "meta".
Baditu Euskalzaindiak
benetan gizon haundiak
aztertzen bost euskalkiak;
komeni dana alde bat utzi
eta gorde egokiak.
Zergatik izan zatiak
batu leizkela guztiak?
Nik hola ikusten diat.
Batasunerako planak
ez dira orain emanak,
badakit lehen ziranak
Arana eta beste batzuek
prestatu zituzten lanak,
giaturik izan banak
gaur penatzen gaitu danak
arreglorik ez izanak.
Guk behar dugu lanegin
Euskara onartu dedin
besteren parean berdin;
baina banaka hasten bagara
eta ez bagabiltza fin
gauza onik egin ezin,
galdu zortzitatik zazpin
hola gabiltza aspaldin.
|