inprimatu
Astoa eta idia
Izenburua:
Astoa eta idia
Sinadura:
Iraola, Rufino (Elorri-Arantza)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Rufino

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
627.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Astoa eta idia

 

Iraola, Rufino

 

 ASTOAK:

 

 Zahartzen ari naiz ta

 ez nago prestua.

 Ikulu baztarrean

 han nago astua.

 Janaritako berriz

 txarra da lastua

 baserrian gaizkina

 bizi da astua.

 

 IDIAK:

 

 Pasatutzen ditugu

 bakoitzak beriak;

 uztarrian loturik

 igaroz bidiak,

 tiraka eramanez

 golde ta gurdiak

 Ai! Zenbat neke egin

 behar dun idiak.

 

 ASTOAK:

 

 Nere sorbalda gaina

 beti kargatua

 eta bizkarrekoak

 sarri kobratua.

 Ederki pagatzen det

 gaizki obratua,

 jana berriz askotan

 zuei sobratua.

 

 IDIAK:

 

 Uztarri astun hori

 adarren gainean

 Goizetik iluntzera

 gabiltz ekinean

 Beroak aterata

 patsa mingainean

 Astoa, bazabiltza

 idiak ainean.

 

 ASTOAK:

 

 Beti martxa berdina.

 Lana egunero.

 Ahotikan hotz eta

 bizkarretik bero.

 Ia ez dut besterik

 nik ezer espero:

 Lasaituko naizela

 akatuta gero.

 

 IDIAK:

 

 Karrera bikaina guk

 genuen hartuta.

 Lanaren pisuakin

 hankak okertuta.

 Pisa gorria eta

 zainak behartuta.

 Mataderira, aurrez

 lanean lertuta.

 


inprimatu