inprimatu
Gure Eleiza, atetik asi
Izenburua:
Gure Eleiza, atetik asi
Sinadura:
Iraola, Malen
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Malen

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
325.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure Eleiza, atetik asi

 

Iraola, Malen

 

 -1-

 

 Gure Eleiza, atetik asi,

 ta degu txit moldatuta,

 barrua berriz, aulkik jarrita,

 guziz ongi osatuta.

 Erritar guztik eskertzen ditut,

 nere biotza poztuta;

 bere laguntza azaldu baitu

 diru-poltsa astinduta,

 danak kontentu gelditu dira

 silla zar aiek kenduta!

 

 -2-

 

 Ai, Aduna'ko Eleizak ba-zun

 pixkat zertan apaindua,

 orregatikan ipiñi degu

 oraingo lege-modua.

 Gure eleiz au sarri izan da

 orrelaxe lagundua;

 beretzat beti izan baitegu

 maitetasun txit gartsua,

 eutsi deiogun oitura oni

 izan ez dadin galdua!

 

 -3-

 

 Agur, adunar anai-arrebok,

 entzun, arren, nere kanta,

 or aldarean txit maitagarri

 daukagu Zeruko Aita.

 Zuri, Jaungoiko, tori eleiz au,

 zure bizi-leku da-ta,

 Zuregatikan eta Zuretzat

 jarri degu apainduta.

 

 -4-

 

 Gaurko eguna tontortxo ontan

 egun gogoangarria,

 argiagoa ikusten baitet

 Zaindariaren par-irria.

 Zure oñetan, pozik, Amatxo,

 daukazu zure erria,

 Aduna osoak eskeintzen Zuri

 etxe apaindu-berria.

 

 -5-

 

 Argi diztirak dira nagusi,

 azpiratu da illuna,

 «Belkoain» eta «Merbea» azpian

 zeru txiki bat Aduna.

 Eta zerutxo loratsu ontan

 eleiz eder au gallena,

 Eskerrak, Jauna, eldu dalako,

 au ospatzeko eguna,

 Ementxe Jesus eta Amarentzat

 uzten degu biotz bana.

 

 -6-

 

 Txanpona pranko xautu da emen

 zure omenean, Jauna,

 berriro ere ZU goratzera

 gatoz apal Zuregana.

 Begira errukiz, Aita maitea,

 zure aurrean, Aduna;

 baserri ta etxe, famili danoi

 opaiguzu onespena,

 izan dezagun orain da beti

 egiazko zoriona!

 

 -7-

 

 Eleiz onetan egin ditugun

 lan eta gastu guziak,

 eskeintzen ditut, danen izenez

 kaliz orretan nasiak.

 Berritze onen laguntzalleei

 Jauna, zabal goiko atiak,

 merezi dute, eman ordañez

 betiko zeru-sariak.

 

 -8-

 

 Une auxe da Meza partean

 Jauna, esker emateko,

 Zure gorputza ta eleiz eder au

 eman dizkiguzulako.

 Osasun danak Jaunagandikan

 datoz; aitortu bearko!

 nik Adunaren izenean ba

 biotzez Eskarrikasko!

 


inprimatu