inprimatu
Zubitik begira
Izenburua:
Zubitik begira
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
Orrialdea:
320

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zubitik begira

 

Iraola, V.

 

 -¿Zer ari ote dira

 batel oiyek denak,

 alkarren arrimuan

 aiñ geldi daudenak?

 -Oiyek egongo dira

 detanez ikusten,

 ia chipiroirikan

 arrapatzen duten.

 -¡Zer gauza chokantia!

 -¿Chokantia dala

 auntzak uste aldezu

 achitzen dirala?

 -¡Nola moldatzen diran,

 gauza orretarako,

 jakiñ nai nuke bada

 baste baterako.

 -¿Nola? Apareju bat

 ille guchikua,

 amabost edo ogei

 braza luzekua

 artzendute, chinchilik

 pautan aguariña,

 dubela, bermakiñ

 polliki egiña:

 jiran orratz chorrochak

 ongi kakotubak,

 puntak gora begira

 alkarri lotubak

 ditubela, ura da

 putzura botatzen,

 eta eskubarekiñ

 asten da dantzatzen.

 Zeren esaten duten

 dantzatzia orla,

 chipiroyari guztiz

 chokatzen zayola;

 eta ikusirikan

 ala fandanguan,

 chipiroya presaka

 juaten da orduban

 jostaketan artubaz

 berarekiñ parte,

 sarpetatikan preso

 gelditzen dan arte.

 Orduban kontu aundiz

 biarda atera

 uretik, eta sartu

 gero batelera.

 Ez det aitu bestela

 arrapatzen danik.

 -Beste modura bada

 achitzen ditut nik.

 -Gusto aundiz nai nuke

 modubori jakiñ...

 -Gizona, plateratik

 tenedoriakiñ.

 


inprimatu