inprimatu
Zer mutilla!
Izenburua:
Zer mutilla!
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
73.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Zer mutilla!

 

V.

 

 Ichuraz kanpotarra

 biar zuben izan,

 zeiń erriko bati au

 galdezka asi zan.

 -Egiń nazu mesere

 neri esatia,

 non billatu nezaken

 ostatu merkia,

 -Jira zaite emendik

 bigarren kalera,

 gero eche aundi bat

 zerbait ezkerrera

 an ikusiko dezu,

 eta bi, pezetan

 guztiz baskari ona

 ematen dute an.

 -żEta bai aldakizu

 (diyo, ark segiran)

 bi, pezeta oyek nork

 emango dizkidan?

 


inprimatu