inprimatu
Zer mutilla!
Izenburua:
Zer mutilla!
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
159-160

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zer mutilla!

 

Iraola, Victoriano

 

 -Zazpi urte pasa ta

 badituk aste bi,

 Habanatik itzala

 echera etorri.

 Itz bat chiripaz ere

 ire abotikan,

 aitutzeko giaudek

 mutill, oraindikan.

 ¡Portamentu oyekiñ

 kontentu aiz, ala?

 ¡Eta far egiten dek?

 ¡A bejondaikala!

 Asko chokatzen zairak

 ire ibilliya...

 ¿Zer egiñ dek Habanan

 diabruz josiya

 orrenbeste urtian?

 ¿Zer ibilli aiz an?

 -¿Zertan ibilli naizen?

 dantzan, aita, dantzan.

 -¿Dantzan? ¿eta lotsatzen

 ez ai esatia?

 ¡A zer ofiziyua

 ontzakoz betia

 poltsa ekarritzeko!...

 -Aita, dirurikan

 egiya da, ez det nik

 ekarri andikan,

 baña neri Habanan

 tangua dantzatzen

 etziran yayuenak

 ere irabazten.

 ¿Zer uste du naizela

 dantzatzen, tangua,

 ura da, ura dantza

 ta ez fandangua.

 Ara, onla jartzen da

 belcharen aurrian,

 eta la guachinanga

 mugitzen danian,

 bizkarra alchatzen da.

 Eskubak chinchilik:

 onla, aita, gerriyak:

 pausua isilik

 emanaz, oiñ puntetan

 kizkurtuba dana,

 farrez, farrez juaten da

 Panchita-ren gana.

 ¡Ai aita! balekike

 gero guachinangak

 nola jartzen dituben

 danzarako ankak,

 ikasitzen asiko

 litzakela nago.

 -Mutill infernukua

 isilikan nago,

 ik zer pentsatutzen dek

 arraye petrala,

 dantzan nik familiya

 mantentzen detala?

 -Zer gauza!

 -Baldiñ ori

 guchi badeizkiyok,

 ire guachinangari

 ua ta esayok,

 nik egiten detana

 gauza guchi dala,

 eta tanguarekiñ

 mantendu azala.

 


inprimatu