inprimatu
Zer konsejariya!
Izenburua:
Zer konsejariya!
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
277.zk.
Orrialdea:
2

Zer konsejariya!

 

Iraola, V.

 

 -¿Aizazu adiskide?

 ¿ez aldezu aitzen?

 erriyonetan nola

 ni bizi eznaizen,

 kale bat esan naute

 eztakit zer izen,

 baña izpeziyua

 nola dagon anchen,

 ¿esango aldirazu

 nondik juango naizen?

 -¡Gizona, asi zaite

 zu berialashen,

 zillartegi ortatik

 zerebait ostutzen,

 eta lapurtzen nola

 ezpaiduten uzten,

 lepotik beriala

 gogor dute eusten,

 eta izpeziyora

 nola Porru naizen,

 eramango zaituzte

 aguro ta zuzen.

 


inprimatu