inprimatu
Merke, merke!
Izenburua:
Merke, merke!
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
68.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Merke-merke!

 

I.V.

 

 ¿Eudi jasa onekiñ

 choratu altzera,

 ateratzeko mudu

 orretan kalera?

 -¡Zer naizu egitia!

 -¿Zer egingo dezun?

 ez aldezu ojuka

 gizon zar bat entzun,

 Brechan, kalian, plazan

 bulebar aurrian,

 "Ara guardasol fiñak

 sei errialian

 bakoitza, ¡merke-merke!

 ¡au bai dala pilla!

 eta badaramazkit

 saldubak bi milla",

 ¿Ez aldezu ikusi?

 -¿Sei errialian ?

 -Bai, gizon, atzo nik

 Arrandei kalian,

 berali artu-niyon

 sendo ta leguna,

 zabal-zabal eta

 kirten lori duna,

 baita ere baditu

 jira aundikuak,

 esaten dan bezela

 familiyakuak

 eta aitu detanez

 dijua jartzera,

 amar errialian

 binaka artzera.

 Guazen, ta nai badezu

 bakar bat, erosi;

 ezta Brecha aldetik

 izango urruti,

 ezpada gogorraran

 taberna aurrian,

 nik uste det egongo

 dala barrenian.

 -Baña beste gauza bat

 jakiñ nai nuke nik,

 estali nai daneko

 ¿bai aldute telik?

 


inprimatu