inprimatu
Lore igartua
Izenburua:
Lore igartua
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lore igartua

 

Iraola, Victoriano

 

 Baratz berdeko lirain polita

 Usai gozozko loria,

 Atzo zenbaiten deseoa ta

 Gaur igartuta lajia:

 Urruñtasunak zauzkan ezkero

 Orla galdutzaz botia ,

 Zure merio sentitutzen det

 Biotza penaz betia.

 

 Chori chiki bat beziñ alegre

 Etorri ziñan mundura

 Chortencho medar berde batetik

 Jostallu baten modura ;

 ¡Zure orduko preskotasuna!

 ¡Zure orduko ichura!

 Gogoratzean beti sartzen zait

 Tristetasun bat pechura.

 

 Galaz jantzita guztiz suabe

 Mugitzen ziñan aizetan,

 Dama gazte bat beziñ airosa

 Udaberriko goizetan;

 Uriztatua doai aundiaz

 Egun sentiko intzetan ,

 Baña gaur penaz jartzen naiz zutzaz

 

 Oroitzen naizen denetan.

 Lore polita ziñan denboran

 Zenbait gustora begira

 Zure kolore piñak ikusten

 Gelditu izandu dira;

 Dizdiz egiñaz perlaren gisa

 Eguzkiaren argira,

 Baña lengoko zure dizdizak

 Ezer gelditu ez dira.

 

 Betiko galdu zaizkizu lengo

 Edertasunen indarrak,

 Gabaz ez dizu argi egiten

 Illargi eta izarrak ;

 Ez dizkizu nai intzak gozatu

 Goizetan osto igarrak,

 Denak jiraka or darabiltzki

 Lurrean aize iparrak.

 

 Penaz biraltzen diran bezela

 Sentimentuak aizera,

 Zu berriz beti usai gozoak

 Emanaz bizitu zera:

 Zure doaiaz orla gozatzen

 Aditu ere bazera,

 Eskergabeak oinperatua

 Azkenerako iltzera.

 


inprimatu