inprimatu
Laurak bat
Izenburua:
Laurak bat
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
Orrialdea:
179-180

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Laurak bat

 

Iraola, Victoriano

 

 Gipuzkoakoak.

 

 Mendi altu berdeak

 laja ta onera

 guztiz pozgirotubak

 etorriyak gera,

 gure usariyuak,

 gure jantziera,

 kanpotar guziyari

 erakutsitzera.

 

 Bizkaitarrak.

 

 Bizkaitar belcheranak

 dirade etorri,

 apaiñ apaiñ jantzita

 laguntzera guri,

 choriyak ikusirik

 egite on ori,

 poztu ta asi dira

 guziyak kantari.

 

 Arabarrak.

 

 Begira zer panposa,

 begira zer berdiñ,

 dijuazen pausua

 emanaz chit ariñ;

 jantzi gorriskarako

 churi urdiñakiñ,

 lorasorta bat egiñ

 liteke oyekiñ.

 

 Naparrak.

 

 Ara oyen ondoren

 beste modukuak,

 jantzi beltz manta dunak

 ume artakuak;

 laguntzalle leyalak

 zentzu onekuak,

 oyek dira probintzi

 Naparruakuak.

 

 Guziyak.

 

 Nor bere echarmakiñ

 poliki jantziyak.

 laztan bat ematera

 gera etorriyak:

 biyotzeko pozakiñ,

 bustiyaz begiyak,

 deizagun: bizi bitez

 euskal probintziyak.

 


inprimatu