inprimatu
Lanik gabe
Izenburua:
Lanik gabe
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
317

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lanik gabe

 

Iraola, V.

 

 -¿Non sayatu biar det

 arrayetuba, non,

 bizi modurik eziñ

 sortu badet iñon?

 Ernegatu naiz iya

 onla izatiaz,

 esker gaiztoko mundu

 ontan bizitziaz.

 ¡Zer baliyodu denda

 eder bat artzia

 eta gero ederki

 kosta ta jartzia,

 muestrak azaldutzia

 chinchillik atian,

 edo erakustia

 eskaparatian?

 Ez niteke luzaro

 modu ontan bizi;

 ez da iño onlako

 trantzian ikusi.

 Pasatutzen diranak

 denda aurretikan,

 eta ikusitzian

 muestrak chinchilikan,

 farrez juaten dirade

 presaka guziyak,

 lanikan eman gabe

 diabruz josiyak.

 Dukien inbiririk

 izango ez nuke,

 zerbait parroki baldiñ

 egingo banuke.

 -¿Zer ofiziyo dezu?

 ¿bizar mochallia?

 -Ez jauna, serbitzeko

 chikiratzallia.

 


inprimatu