inprimatu
Kupituba!
Izenburua:
Kupituba!
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
318.zk.
Orrialdea:
3

Kupituba

 

Iraola, V.

 

 Esan zadazu, izar churiya,

 mesedez esan zadazu;

 zer naigabezko tristasunak

 orrela iluntzen zaitu?

 zeren meriyo begi sutuben

 argiyak galdu dituzu?

 zer pana samiñ biyotz on ortan

 aiñ barrenduba daukazu?

 zure betiko josta di ayek

 zer egiñ dute?... erazu.

 Apirilleko lore goiztarrak

 beziñ alaya ziran zu;

 ala loriak za ikusita

 mugitzen ziran parretsu,

 eta zuk berriz bere ordañez

 bigaldu izan dizkazu,

 asnas egunak, laztan gozuak

 ta zorionak opatsu.

 Bi malko eder, bi perla churi

 begiyetara zaizkizu,

 eta nik orla zu ikusita

 esan asitzen dirazu,

 nere pechuba usten dezula

 zaurituba ta samintsu,

 gañera berriz biyotz shamur au

 negarrez jarten dakizu.

 ¡Arren ederra, zure damubak

 arren kontatu nazkizu

 emen, ibaicho onen ertzian

 danak kampora zazkizu,

 eta naiz zure pechuba egon

 penaren kargakiñ pisu

 zu maitatutzen zaituben onek

 laizter kenduko dizkizu.

 Esan zadazu, ume laztana,

 ala sutuba naukazu

 bada su onek galdu biar nau

 luzaruan banaukazu.

 ¿Zergatik orla ishiltzen zara?

 ¿zertan esan nai ezdezu?

 bere zeruba, oñasiori

 zuri zerk ematen dizu!...

 -Aushen da mutill atrebituba!

 ¿zuk zer jakiñ biar dozu?

 


inprimatu