inprimatu
Karmencho eta Kataliņ. Erantzuera
Izenburua:
Karmencho eta Kataliņ. Erantzuera
Sinadura:
Iraola, Bitoriano
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iraola, Biktoriano

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
70.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Karmencho eta Kataliņ

 

V.I.

 

 Zelairik zelai lore biltzera

 Mayatz-alaitsu goizian,

 aingeruchoak irten ziraden

 kontantu beren pozian;

 choriyak ere egaa legunez

 lagun zituzten bidian:

 baņa lore bat arkitu gabe

 gelditu ziradanian,

 ĄJesus! zer pena sartu ote zan

 ayen biyotz samurrian.

 

 Sortak egiņik nola bildubak

 ziran zelaiko loriak,

 apaingarritzat jarriyak dauzka

 Birjiņa Ama Mariak;

 baņa alare nik badaukazkit

 baratz chokuan gordiak,

 usai goso dun churi, gorriyak,

 urdiņak eta moriak,

 agiyan ayek izan litezke

 blldubak bezin obiak.

 

 Ez joan maitiak lorian billa

 bildubak diran mendira;

 Rosario ta bere laguna

 izan diraden tokira;

 baņa atozte lora biltzera

 nola choriya garira,

 atozte ume zorarriyak

 nere baratza chikira,

 Mayatz ederra pasia gatik

 zubentzat diņa badira.

 


inprimatu